Kabitik

Cloud & Fog Computing

Software: ERP + CRM

Apps: Mobile + Gadgets

Web: Design + UI/UX


MUNDU DIGITALA ZURE ZERBITZURA

KAIXO!

Kabitik neurrira eginiko teknologia garatzen duen estudio interaktiboa da, beti ere diseinua eta itxura estetikoa kontutan izanik, eta batez ere erabiltzailearen esperientzia lehenetsiz.
Gure bezeroen lehiakortasuna hobetzeko egiten dugu lan, ekoizpen/kudeaketa softwarea Hodeian garatu eta web zein mugikorretarako aplikazioetan integratuz.

HONEK DESBERDINTZEN GAITU

01

Prototipo bidezko
Garapena

Prototipo bidezko
Garapena

Gure garapen prozesuak prototipo funtzionalen laguntzaz burutzen ditugu, bezeroek aurretik hitzartutako entregen bitartez prototipo hauek egiaztatu eta baieztatu ditzaten.

02

Sormena
eta Berrikuntza

Sormena
eta Berrikuntza

Imaginatu. Pentsatu. Ikertu. Frotatu eta... azkenik Sortu. Errealak diren beharrei erantzuten dieten produktu teknologiko berritzaileak garatzen ditugu.

03

Integrazio
Teknologikoa

Integrazio
Teknologikoa

Integrazio teknologikoa lortzeko garatzen ditugun kudeaketa/ekoizpen softwareak enpresako web, intranet eta gainontzeko aplikazio mugikor eta gadgetekin bateratzen digutu.

Zerbitzuak

1. Softwarea neurrira

Zure negozio ereduaren behar eta ezaugarrietara %100era egokitzen diren ekoizpen eta kudeaketa softwareak sortzen ditugu, eta zure lan egiteko modura moldatzen ditugu (eta ez alderantziz).

informazio +

2. Apps & Gadget-ak

Gailu mugikorretarako plataforma-anitzak diren aplikazioak garatzen ditugu. Enpresa proiektu zein ideiak deskargatzeko prest izango diren app-etan bilakatuko ditugu.

informazio +

3. Web orriak

Web orriak sortu edo egun duzuna aztertu eta berritzen dugu, eskaparate edo e-commerce negozio funtzional, erabilgarri eta diseinua erakargarriduna izan dezazun.

informazio +

4. UI/UX Diseinu grafikoa

Gure proiektuak garatzean ez dugu funtzionalitatea bakarrik hartzen kontutan, baita diseinua eta estetika ere.

5. Formakuntza

Formakuntza kurtso eguneratuak ematen ditugu proiektu errealetako benetako arazoak konpontze aldera.

6. Aholkularitza eta Laguntza

Arretaz entzungo zaitugu eta zure proiektuarentzat emaitza teknologikorik onena aukeratzen lagunduko dizugu.

Azpimarratzeko proiektuak

Hauek dira guk garatutako eta aipamen berezia merezi duten proiektuak.

Janey Lou's elikagai-enpresarentzat<br> Web Orria
Webak
Janey Lou's elikagai-enpresarentzat
Web Orria
Salt Lake City (EEBB)
Indaux Microsite Orria
Webak
Indaux Microsite Orria
Getaria
Okelan E-commerce orria
E-commerce
Okelan E-commerce orria
Zarautz
Reinosako Udaletxea <br> Web & Lurralde Identitatea
Webak
Reinosako Udaletxea
Web & Lurralde Identitatea
Reinosa
ILS Web & Irudi Korporatiboa
Webak
ILS Web & Irudi Korporatiboa
Elgoibar
Tipp Topp Weba
Webak
Tipp Topp Weba
Zarautz
Adelaydi E-Commerce orria
E-commerce
Adelaydi E-Commerce orria
Donostia
Suri <br> Ekoizpen kudeatzailea
Softwarea
Suri
Ekoizpen kudeatzailea
Hernani

Gure sormen prozesua

  • Zure ideia
    Zure ideia

    ZURE PROIEKTUA OINARRITIK GARATUKO DUGU

    Ideia entzun, aztertu eta proiektu erreal batean bihurtzeko egiten dugu lan.

  • Aholkatu egingo zaitugu
    Aholkatu egingo zaitugu

    EMAITZA TEKNOLOGIKORIK ONENA AURKITZEN DUGU

    Emaitza teknologikorik onena zein den zehaztean, proiektu garatzen dugu pazientzia, kontu eta pasio handiz ausnartuz.

  • Prototipoa
    Prototipoa

    PROIEKTUA PROTOTIPO ERREALEN BITARTEZ ZEHAZTEN ETA FINTZEN DUGU

    Prototipo erreal eta funtzionala aurkeztuko dizugu, funtzional eta estetikoki proiektuaren beharrak betetzen dituela egiaztatzeko. Baieztatu ondoren, gainontzeko iterazioekin jarraituko dugu produktu finala lortu arte.

  • Zure produktua
    Zure produktua

    HODEIRA!

    Beharrezkoak diren froga guztiak egin eta %100ean ados zaudela baieztatzean, produktua hodeiratuko dugu edozein gailutik sarbidea izan dezazun.