Nor gara

Sormen handiko enpresa gazte eta dinamiko gara, eta berrikuntza teknologikoan egiten dugu lan.

Gure jarduera nagusia enpresei zerbitzu teknologiko eta berritzaileak eskaintzean eta Teknoloia Berrien arloan produktu berriak sortzean datza. Neurrira egindako softwarea garatzen dugu diseinu eta erabiltzailearen esperientzia baikorrean arreta eta esfortzu berezia jartzen. Gure bezeroen lehiakortasuna hobetzeko egiten dugu lan, ekoizpen/kudeaketa softwarea Hodeian garatu eta web zein mugikorretarako aplikazioetan integratuz.

Ziur gaude neurrira eginiko softwarea erabiltzeak enpresei kosteak murriztu, lehiakortasunean irabazi eta datozen aldaketa teknologikoen aurrean prestatzen laguntzen dietela.

Nola egiten dugu lan

Gure ideia eta proiektuak hasieratik "txitatzen" ditugu, hau da, gure ardura, pazientzia eta pasio guztia. bezeroak asebeteta utziko dituen lanak sortzeko erabiltzen ditugu.

Gure markaren bitartez ondorengo balioak transmititu nahi ditugu:

Sormena: Irudimenaren, esperimentazioaren eta ekintzen bitartez, gizarteko behar erreal anitzei erantzuteko produktu teknologiko berriak sortzen ditugu. Gure proiektuak garatzean erabiltzaileen arreta modu burutsu eta eraginkor batean kaptatzen saiatzen gara. Horretarako gure produktu eta zerbitzuak sormen, berrikuntza eta originaltasun handiz lantzen ditugu.

Konpromezua: Baikortasuna. Erabilgarritasuna. Ongizatea. Berdintasuna... Kabitikek balio hauek zabaldu eta finkatu nahi ditu teknologiak eskura jartzen dizkigun herramintez baliatu eta gizarte justuago bat garatze aldera. Konpromezu hau errealitate bihurtzeko prozesuan bezeroari tratu bikaina ematen diogu, harekin enpatizatuz eta bere pasio eta grina gure zerbitzuetan isladatuz.

Gertutasuna: Gure bezeroei gertutasuna eta harreman pertsonalizatu eta gizatiarra eskeintzen diegu. Bere beharrak adi entzun eta izan ditzakeen ideia eta espektatibekin bat egiten dugu. Labur esanda, gure bezeroen garunean sartzen saiatzen gara.

Gure Profilak

  • Izena: Mikel Zufiria Maiz
  • Nongoa: Zarautz, Gipuzkoa
  • Lanbidea: Industria Ingeniaria Mekanikan - Tecnun
  • Postua: Eratzailea eta Project Manager-a
  • Informazio gehiago eta beste lanak

Kaixo! Mikel naiz

Zarautzen jaio nintzen, eta hainbat lekutan bizitzen egon ondoren hemen naiz berriz etxean. Profesionalki ere ate desberdinak jotzen zuzendu dut nire bidea: hastapenetan energia eta ingurugiroari lotutako ikerkuntza proiektuetan eta gero ingenieritza eta makina-erraminta proiektuak kudeatzean egin nuen lan. Egun, informatikaren munduan eta honek proiektuen gestioa orokorrean zein ekoizpen proiektuetan sor ditzakeen abantailetan interesatzen amaitu dut.

"Industria ingeniari mekanikoa naiz estrukturen analisian espezializatua, hala ere, lan munduan lehen pausuak eman nituenetik proiektuen kudeaketan hartu dut esperientzia, lehenik eta behin europa mailako ikerketa-proiektuak zuzenduz eta geroago makina-erramintako ekoizpen proiektuak kudeatuz.

Erronka berri honetara nire jarduera profesionalak bideratu nau, gaur egun arte bildu ditudan egonezinekin bat baitator. Nire ibilbide profesionalaren norabidea zuzentzea suposatu du Kabitikek."

GAITASUNAK
Project Manager
Engineer
Programmer
CAD Designer
Web Designer
Oinarrizkoa
Ertaina
Altua
Aditua
HIZKUNTZAK
Euskara
Gaztelania
Ingelesa
Frantsesa
Alemana
Oinarrizkoa
Ertaina
Altua
Oso altua
  • Izena: Lucas Durán Aranda
  • Nongoa: Tucumán, Argentina
  • Lanbidea: Informatika Ingeniaria - Universidad de Tucumán
  • Postua: Eratzailea eta produktu garatzailea
  • Informazio gehiago eta beste lanak

Hola! Lucas naiz

Tucumanen jaio nintzen, argentinako ipar-mendebaldeko probintzia batean eta ia bizi erdia Gipuzkoan bizi izan naiz, bertakoa banintz bezala hartu nauen eta konkistatu ninduen euskal txoko honetan. Munduan zeharreko hiri ezberdinetan bizi izanak, kultura ezberdinez inguraturik, bizitzaren ikuspuntu desberdina edukitzea ahalbidetzen dit. Lan arloan "todoterreno" xamarra naiz, programatzaile eta diseinatzaile arteko hibridoa.

"Ingenieri informatiko gisa graduatu nintzen arren beti eduki izan dut diseinuarekiko debilidade berezia. Hori dela eta nire karrera profesionala bi mundu hauek elkartzera zuzendu izan dut. Programatzea dut gustoko, baina motibatua sentitzeko konponente bisual eta gizatiarra eduki behar dute lan egiten dudan proiektuek.

Beraz, laburtzeko, programatu, web orriak garatu, app-ak sortu, diseinatu eta asko betetzen nauen beste gauza bat egiten dut: irakatsi. Noski, gauza batzuetan besteetan baina iaioagoa naiz baina ez nuke jakingo bat aukeratzen. Denak oso atsegin ditut.".

GAITASUNAK
Full-stack Developer
Programmer
App Developer
UI/UX Designer
Graphic Designer
Oinarrizkoa
Ertaina
Altua
Aditua
HIZKUNTZAK
Gaztelania
Ingelesa
Euskara
Oinarrizkoa
Ertaina
Altua
Oso altua

Gurea Aliantza Estrategikoak

GURE FILOSOFIA

KONEKTATU. KOLABORATU. ELKARBANATU

Berrikuntza Teknologikoan eta jakintza oinarri berrietan kolaborazio estrategiak ezinbestekoak direla ikasi dugu.

ALIANTZA ESTRATEGIKOAK

Hauek dira proiektu arrakastatsuak lortze aldera elkarlanean gure baliabide eta gaitasunetara gehitzen ditugun enpresetako batzuk.

Harro gaude enpresa hauekin lan egin izateaz eta proiektu garrantzitsuak aurrera atera izanaz. Ziur laister berriz elkarrekin izango garela lanean! Eskerrik asko!



Efecto Zebra

Aholkularitza Estrategikoa
eta Politika Komunikazio

Mora-Mora

Counselling
eta Irudia

Ainara E. Irigoyen

Arkitektoa
3D & Renders

ILS

Itzulpen
Teknokoak

Proiektu solidarioak

Gizarteari gure aletxoa eman nahi izaten diogu egiten dugunarekin. Noizean behin doako proiektuak garatzen ditugu GKE edo irabazi-asmorik gabeko erakundeei eskaintzen ditugun zerbitzuekin ordaindu ezin dituzten proiektuak burutuz.

Zarautz Tanttaka Muskialdia
Proiekto Solidarioa Zarautz Tanttaka Muskialdia
Zarautz
Hotz Zarautz Logoa
Proiekto Solidarioa Hotz Zarautz Logoa
Hotz Zarautz Brandinga
Proiekto Solidarioa Hotz Zarautz Brandinga
Zarautz
Setter Rescue Logoa
Proiekto Solidarioa Setter Rescue Logoa
Barcelona
Un Instante
Proiekto Solidarioa Un Instante
Argentina
San Juan Folk Fest
Proiekto Solidarioa San Juan Folk Fest
Puerto Rico