Aurkezpena Ezaugarriak Funtzionalitateak Bideoa Feedback-a Pantaila-irudiak Plataformak Harremanetarako

Aplikazio Mugikorra
Indaux Komertzialak

  • Bezeroa: Indaux
  • Lekua: Getaria
  • Data: 2017-08-01

Indaux-eko komertzial eta banatzaileen bisitak kudeatzeko App mugikor pribatuaren garapena.

Azpimarratzeko ezaugarriak

Proiektua komertzialen bisitak eta bertan kudeatutako informazioa jasotzen duen App pribatua garatzean zetzan. Aplikazioa mugikor zein tabletetan instalagarria da eta bildutako datuak webapp baten bitartez ikusi daitezke.

  • Webapp backend-a.
  • Online zein offline..
  • Audioak grabatzeko aukera.
  • Bisiten kudeaketa.
  • Katalogoaren kudeaketa.
  • Laburpen eta estatistikak.
  • Gailuen sinkronizazioa.
  • Modularra eta zabalgarria.

App-aren Funtzionalitateak

Erabiltzaile Esperientzia egokia

Tablet zein mugikorretara egokitutako diseinua. UI interfazea garatzean enpresaren nortasun korporatiboa errespetatzeaz gain, uneoroerabilterraza, sinplea eta intuitiboa izatean jarri dugu arreta.

Integrazio perfektua

App-ak komertzial zein distribuitzaileei katalogoa erakutsi eta unean bertan bezeroaren erantzuna jasotzeko gaitasuna ematen diete. Webapp-ak berriz, bisitetatik informazio garrantzitsua erauzteko aukera ematen du, eta komertzial, erabiltzaile eta katalogoko produktuak kudeatzea ahalbidetzen du.

Online/Offline erabiltzeko gaitasuna

App-arekin online zein offline egin daiteke lan. Erabiltzaileak bisitako momenturen batean konexiorik izango ez balu jasotako datuak gailu mugikorrean gordeko dira eta gerora, konexioa berreskuratzean, sinkronizatu egingo dira.

AutoSync

App-a gailu batean baino gehiagotan instala daiteke, adibidez, smartphone zein tabletean. Gailu guztiak eta Webapp-a automatikoki sinkronizatuko dira beti informazio bera erakutsiz.

Bezeroaren Feedback-a

Aplikazioak uneoro gure bezeroei zein produktu azaltzen ari garen jakitea ahalbidetzen digu eta baita produktu horrengan bezeroak azaldu duen interesa ere. Datorren etapa batean jasotako datuak ERParekin bateratuko ditugu.

Mikel Arzallus - Departamentu Komertzialaren buru - Indaux

Neurrira sortutako App-ak konpetentziarengandik pausu bat aurrerago joatea eta teknologia berrien abantailei etekina ateratzen hastea ahalbideteu digu. Plazerra da beti Kabitiken bultzada izatea proiektu hauek garatu eta planifikatzeko garaian.

Javier Garcia Alonso - Indauxeko gerentea

Pantaila-irudiak

App-aren funtzionalitateen adibide grafiko gisa pantaila-irudi (Screenshots) batzuk aurkezten ditugu.

screenshot1
screenshot2
screenshot3
screenshot3

App-aren Plataformak

Plataforma-anitzak diren app-ak garatzen ditugu, hibridoak zein natiboak. App hau iOS zein Android gailuetan erabiltzeko garatu da.

App Store Play Store

Jarri gurekin Harremanetan

App bidez garatzeko proiektu edo ideiarik bauduz, ez egin zalantza eta jarri gurekin harremanetan. Planifikazio zein garapen prozesuan aholkatuko dizugu.

Jarri harremanetan!