Suri
Ekoizpen kudeatzailea

Ekoizpena Kontrolatu eta Automatizatzeko neurrira eginiko softwarearen garapena. Kalkulu konplexuetan oinarritutako eskariak kudeatzeko gai da, ondoren ekoizpen fasera pasa eta bere jarraipena egiteko.

Neurrira eginiko Softwarearen garapena

Surik, Talleres Hernaniri garatu diogun softwareak ondorengo ezaugarrien bitartez ahalbidetzen du ekoizpena automatizatzea:

  • Balioen kalkulu konplexuen eta inteligentzia artifizalaren bitartez softwarea aukerarik onena hartzeko gai da.
  • Fabrikaziorako eginkizunen banaketa eta esleipena.
  • Ekoizpenari zuzenean jarraipena egiteko aukera, pertsiana bakoitzaren ekoizpen-egoeraren berri izatea ahalbidetzen du eta ondorioz ekoizpena kudeatzeko erabakiak hartzea errazten du.
  • Ekoizpenari dagokien dokumentazioa automatikoki sortzen du: lehengaien kontrola eta kalitate-kontrola.
  • Dokumentazioaren sorrera automatikoa: erabiltzailearen eskuliburua, jaso izanaren adierazpen-dokumentua, CE etiketak, DOP dokumentuak eta emate-agiria.
  • Ekoizpen-denboren kontrola, analisiak egin ahal izateko, batezbesteko denborak eta desbideratzeak.
  • Eskarien historikoaren sorrera, hauen gainean kontsultak egiteko aukera, proiektuak duplikatu (klonatu) eta hauetan oinarrituz proiektu berriak sortzeko aukera.
  • Bildutako datuetatik eratorritako estatistika eta txostenen sorrera, hauek analizatuz estrategiak erabakitzeko.

Talleres Hernani
  • Lekua: Hernani
  • Data: 2016-11-01
  • Kategoria: Softwarea

Proiektuaren linka



FUNTZIONALITATEAK
Inteligentzia Artifiziala
Ekoizeparen banaketa eta esleipena
Dokumentazioaren sorrera automatikoa
Ekoizpen-denboren kontrola
Estatistikak ateratzeko aukera.