Neurrira eginiko softwareak kosteak jaitsi, lehiakortasunean irabazi eta gerta daitezkeen aldaketa teknologiko eta funtzionaletarako prest egotea ahalbidetuko dizu
Ohiko zereginak softwarearen esku utziz (eskari, bidalketa, dokumentazioaren eta fakturen kdeaketa, aurrekontuak, etab.) zure baliabide eta ahaleginak eginkizun konplexuagoetara zuzenduko dituzu.
Merkatuko gainontzeko lehiakideei aurre hartuz bezeroei zerbitzu hobea emateko gai izango zara hornitzaile eta bezeroekin izango duzun harremana automatizatzeko estrategien bitartez.
Informazio guztia datu-base bakarrean izango duzu eta honek web orria, online-denda, ERP-a eta mugikorretako aplikazioa hornituko ditu.
Saas (Software as a Service, Softwarea zerbitzu moduan) distribuzio-modeloarekin egiten dugu lan. Saas IT estruktura txikia duten edota bere lantaldean informatikorik
ez duten enpresentzat distribuzio-modelo aproposena da.
Softwarea gure zerbitzarietan dago kokatuta modurik seguruenean, kopia eta eguneraketa periodikoak eginez. Gu guztiaz arduratuko gara eta zuk softwarea nahi duzun lekutik
eta nahi duzun gailutik erabiltzeko aukera izango duzu beste ezertaz arduratu gabe.
- Lanpostuetan instalatzeko beharrik ez du.
- Ordenagailuek ez dute ezaugarri berezirik behar.
- Sistema eragile guztiekin dabil.
- Sarbidea online da internet bidez.
- Erabilera kostu baxua du.
- Kontratatu aurretik froga gisa erabiltzeko aukera du.
Gure SaaS produktuak
Informazio geolokalizatua duten edukien kudeaketa sistema.
Proiektuen kudeaketa egiteko soluzio bisual eta interaktiboa da
Enpresa txiki eta hertainentzat ERP-a.